Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

200 pertsona baino gehiago bildu ziren Zubieteko VII. paella txapelketan

2016/06/07

Horrez gain, Zubiete Laguntza Zentroak jai egun honetan X. urteurrena ospatu zuen.

Lehiaketan Bizkaiko 14 laguntza zentrok parte hartu zuten:  Gufeko desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko zentro guztiak eta horiekin batera Apnabi, Gorabide, Lantegi Batuak, Menagaraiko Amor Misericordioso eta Uribe-Kosta Elkartea.

Gizarte Ekintza Sailak parte-hartze aktiboa izan zuen jaiegun honetan. Ospakizuna, ludikoa ez ezik, erreibindikatiboa ere izan zen: dibertsitate funtzionala duten pertsonek euren bizi-proiektu independentea izateko eskubidea aldarrikatu zen. "Gure apustua diferentzia eta benetako inklusio normalizatua dira", adierazi zuen Sánchez Robles Foru Diputatuak.

Rafa Alkorta eta Andoni Ayarza, Athletic-en jokalari ohiak eta Makilaren Kofradiakoak izan ziren epaileak, eta sariak banatu zizkieten  aurkeztutako paella guztiei.

Egun honetako protagonista bat “Quillo” izeneko Harris arranoa izan zen eta berarekin ibiltzeko aukera izan zuten partehartzaileek. Arranoa Azeri Natura elkartearena da eta ingurumen sentsibilizazioa eta estimulazio kognitiboa lantzea du helburu.

Informazio gehiago:

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE