Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatu du Bekoetxek.

2021/10/29

Urriaren 26an, asteartea, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dugu. Jardunaldiaren xedea da herritarrak sentsibilizatzea eta arreta jartzea arazo hori duten pertsonen arreta-, errehabilitazio- eta birgizarteratze-premietan.

Jardunaldiaren ospakizuna dela eta, erabiltzaileek egindako obren lehiaketa bat antolatu zuen Bekoetxek. Lanak estilo askotakoak ziren: pintura, argazkigintza, bideoa eta poesia, besteak beste.

Lanak 5 egunez egon ziren ikusgai plataforma digital batean. Xedea zen familiek, lagunek eta hurbilekoek parte hartzeko aukera izan zezatela, 3 obra gogokoenei botoa emanda.

Lehenengo aldiz erabiltzen zen tresna mota hau eta Zentroan pozik geratu dira esperientziarekin. Izan ere, botazioan oso partehartze handia izan da: guztira 230 lagunek eman zuten botoa.

Jardunaldia bukatzeko, artista guztientzako festa antolatu zen, luntxarekin, eta opari bana eman zitzaien obra bozkatuenen egileei.

Festaren argazkiak hemen dituzue ikusgai.

Itzuli

© 2023 GUFE