Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek inauteriak ospatu ditu

2012/03/08

Otsailaren 28an, Bekoetxen, inauteriak ospatu ziren giro onean.

 

Beraiek egindako mozorroak ipinita hasi zuten eguna. Mozorroak lau gairi buruzkoak izan ziren: talde bat Mozart konpositore jantzi zen, beste bat bitxilore, beste bat mexikar eta laugarrenak Zelanda Berriko errugby taldearen (All Blacks) jantzia zeraman.

Emanaldian, talde bakoitzak aukeratutako mozorroarekin bat zetorren koreografia egin zuen: Mozarten taldeak minueta dantzatu zuen; bitxiloreek Joxe Ripiauren abesti bat dantzatu zuten; mexikarrek “Kojon Prieto y los Huajalotes” taldearen abesti baten laguntzaz aritu ziren; eta, azkenean, All Blacks taldekoek Maori dantza egin zuten.

Dantza eginez amaitu zuten jaialdia, poz handiz, eta hurrengo inauteriak laster hasteko gogoz.

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta