Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gabonetako jaiak direla eta, Bekoetxeko jarduerak

2021/12/29

Abenduan zehar, Bekoetxeko erabiltzaileek hainbat jardueratan parte hartu dute, batzuk izatez kultur kutsu handiagokoak eta beste batzuk Gabonetako jaiak ospatzera bideratuak.

Egin zuten txangoetako bat Bilboko Berreginen Museoa bisitatzea izan zen. Museo honen helburua artelan klasikoak biltzea da. Louvre, Berlingo Museoa edo Britainiar Museoa bezalako museoetako berregindako lanak ditu.

Bisitaldian, Bekoetxeko erabiltzaileek, gida batekin batera, hainbat erreprodukzio ikusi ahal izan zituzten, Partenoiko Panateneen Frisoarena, Moisesen Miguel Angelenena edo Miloko Venusarena, besteak beste.

Azkenik, museo horretara egindako bisitaren esperientzia partekatzeko, geldialdi bat egin zuten bidean eta aperitibo bat hartu zuten.

Abenduan, “Adiskide Ikusezina”ren jokoa ere antolatu zuten.

Opariak banatzeko, festa bat antolatu zuten, eta bertan ez ziren falta izan poza eta ilusioa.

Ver fotografías:

Itzuli

© 2023 GUFE