Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

100. urtebetetzea Leioa Laguntza Zentroan

2018/01/24

Delfina Giraldok 100. urtebetetzea ospatu zuen bere familia eta zentroko kide eta profesionalez inguratuta.

Data berezi honetarako, Leioa Laguntza Zentroak ekitaldi berezia antolatu zuen; bertan, Delfinari opariak eman zizkioten Jose Arriolak, Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintza Foru Diputatuaren ordez joan zenak, eta Leioako Udaleko hainbat ordezkarik.

Berari eskainitako aurreskuaz gozatu ondoren, bideo batean, Delfinak bizi izandako une berezien argazkiak ikusi zituzten. Bere kideek haiek egindako zenbait opari eman zizkioten.

Jarraian, eta tartaren kandelak amatatu ondoren, lunch bat egon zen, eta omenduarentzako hain egun berezia partekatu zuten familiek , erabiltzaileek, baita profesionalek ere.

Ikusi argazkiak 

Ikusi bideoa

Itzuli

© 2025 GUFE