Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bi bizikidetza-unitate independenteak irekita Leioa Laguntza zentroan

2024/03/18

Unitate bakoitzak bere 20 logeletan gehienez 22 pertsona hartzeko lekua du eta eremu komunak ditu, egoiliarrek euren bizi-proiektuarekin jarraitu ahal izan dezaten etxe baten antz handiena duen inguru domestikoan.

Aurreikuspenen arabera solairu guztiak pixkanaka eta faseka eraldatzeko prozesua egin ondoren prozesua 2026an amaituko da. Orduan Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen mendeko zentroak 132 egoitza-plaza izango ditu, sei bizikidetza-unitatetan banatuta. Era berean, lehenengo solairuan Uriberako Eskualdeko Erreferentziako Zentro berria hartuko du 25 plazako unitate soziosanitario batekin. Zentro horren obrak abian daude jada.

Bi bizikidetza-unitateak independenteak dira eta eraikinaren laugarren solairuan daude. Unitate bakoitzak bere 20 logeletan gehienez 22 pertsona hartzeko edukiera du. Era berean unitate bakoitzean elkarbizitzarako eremu komunak dituzte (egoteko gunea, etxeko sukalde ireki eta jantokia eta terraza dauden gunera integratua), egoiliarrek euren bizi-proiektuarekin jarraitu ahal izan dezaten, etxe baten antzekoena den ingurunean.

Zentroa bizikidetza-unitateetan antolatuta arreta pertsonalizatuagoa eman nahi da, komunitateari irekia, eta laguntza behar duten pertsonen behar, nahi eta itxaropenei erantzuna emango diena, haien eskubideak eta nortasun biografikoa errespetatuz.

Zentroa bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua 2026an amaitzea espero da. Prozesua amaitzen denean Leioako egoitza sei bizikidetza-unitatetan egituratuta egongo da. Eraldaketa honen kostua 20,8 milioi eurotik gorakoa izango da eta Next Generation EU funtsek finantzatuko dute, Eraldaketa, Berreskuratze eta Erresilientziako Estatuko Planaren esparruan.

Era berean Leioak 25 plazako unitate soziosanitarioa izango du, eta Uriberako Eskualdeko Erreferentzia Zentro berria hartuko du, une honetan Bilborako jada martxan dagoen Birjinetxeren ereduari jarraituz garatuko dena. Ildo horretatik, Leioa bere inguruko egoitzekin lanean ari da dagoeneko.

  • Obra-prozesu mailakatua eta segurua

Zentroa egokitzeko eta hobetzeko obrak arian-arian egiten ari dira, zentroan bizi eta lan egiten duten egoiliarrak eta profesionalak ere bertan daudela egin behar baitira. Ildo horretatik eragin ditzaketen kalteak minimizatzeko beharrezko neurri guztiak hartzen ari dira.

Datorren astean eraberritze-lanak 1. solairuan hasiko dira, aipatu den unitate soziosanitarioa sortzeko. Ondoren, pixkanaka 2. eta 3. solairuetan aurreikusitako obrei ekingo zaie, bizikidetza-unitate bihurtzeko eta horrelako beste lau gehitzeko.

 

Itzuli

© 2025 GUFE