Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek udaberriko jaia ospatu du

2022/06/17

Bekoetxen udaberriaren etorrera ospatu nahi izan dute, jai-giroko hainbat jarduerarekin ospatu ere.

Festan Nerea ipuin-kontalari eta artista izan zen. Piano-musikaz eta Siouxtarren tradizioko haize-instrumentu batez lagundutako istorio zoragarriekin girotu zuen eguna.

Eskulan-lehiaketa bat ere izan zen, sari-banaketarekin. Bekoetxeko neska-mutil parte-hartzaileek hainbat lan egin zituzten: maketak, karpetak, marrazkiak, olerkiak, etab.

Festa, ezin bestela izan, mokadutxo batekin amaitu zen, musikaz eta dantzaz lagundurik.


Itzuli

© 2025 GUFE