Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegik "Eguen zuria" ospatu du

2022/02/25

“Eguen zuria” Inauterien ataria da. Herri guztietan egiten ez den jai honetan, haurrek txango eta ekitaldi bereziekin ospatzen dute egun hau.

Elorrioko “Eguen Zurian” ohikoa den bezala, ikastolako umeak errondan atera ziren, eta herriko puntu seinalatuenetan kantuka eta bertsotan aritu ziren.

Zumelegiko erabiltzaileak ikusmin eta animazio handiz zeuden haien zain. Izan ere, beraiek ere bertso bat konposatu zuten.

Zentroko pertsona guztien artean testu hau konposatu dute, “Eguen zurian” abesteko:

 

“Eskerrik asko danoi hona etortzeagatik

Datorren urtean be, gure etxera etorri.

Eskolako umeak beti gure ondoan

momentu txarrenetan ta onean ere bai (bis)”.

 

 

Itzuli

© 2023 GUFE