Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Lehendakariak Birjinetxe bisitatu zuen; zentro hori lehenengoetako bat da historia klinikoa partekatzeko protokoloa (OSABIDE) aplikatzen

2014/09/03

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Birjinetxe bisitatu zuten; zentro hori adinekoen lehenengo egoitzetako bat da non gizarte-zerbitzuek eta osasun-zerbitzuek pazienteen historia klinikoa partekatzen duten.

Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren arteko hitzarmen baten emaitza da proiektu pilotu hau. Urkulluk elkarlan horren balioa azpimarratu du; izan ere: “egoitza-zentroetan arreta hobea, gizatiarra eta profesionala” lortzea du helburu.


Historia klinikoa eskuratzeko aukera ematen duen Osabide sistemaren bidez, arreta osoagoa eta kalitate maila altuagokoa eskainiko zaie adinekoei. Osasun arloko profesionalek azkar eskuratu ahal izango dute historia klinikoa, aplikazio informatiko bat erabilita. Era horretan, informazio zehatzagoa eta eguneratuagoa izango dute pazientearen historialari buruz.

Informazio gehiago

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2025 GUFE