Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Hainbat ekintza eta ospakizun Elorrion

2019/06/04

2019 urteko lehen hilabetetan Elorrioko Laguntza Zentroak hainbat ekintza eta ospakizun antolatu ditu.

Horien artean, eta “Sormening” ekimenari esker, herriko gazte eta nagusiek elkar ezagutzea sustatu dute. Halaber, animaliez lagundutako terapia ere antolatu dute txakurrekin, “Lauanka” elkarteak eskainia. Biak ala biak oso onugarriak izan dira erabiltzaileentzat.


Jai eta ospakizunez ere gozatu ahal izan zuten, adibidez, zentroko langileekin eta herriko boluntarioekin egindako inauteri-dantzaldiaz.

Aipagarria da ere oraintsu ospatutako “Amaren eguna”; horretan zentroko langileek, gelazain-taldea buru, bazkari berezia prestatu zuten, sorpresa oparia eta guzti.

Ikusi argazkiak

 

 

Itzuli

© 2023 GUFE