Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundaka Iruņera doa txangoa egitera

2023/11/07

Esperientzia ahaztezina izan zuten, Iruņean egun batzuk emanda.

Beren egonaldian, hiriko lekurik esanguratsuenak ezagutu ahal izan zituzten: Gaztelu plaza, leku horretan ospatzen baitituzte iruindarrek San Fermin jaiak; Nabarreriako iturria, Iruñera bueltatzekotan edan beharreko ura dauka-eta, tradizioaren arabera; Iruñeko harresia, Alde Zaharra inguratzen baitu, berorren historiaren lekuko; Udaletxeko plaza, bertan botatzen da-eta sanferminei hasiera ematen dien txupinazoa; Zitadela, gotorleku errenazentista berau, bere baitan parkea eta kultur zentroa dituena; Yamaguchi parkea, Japonian inspiraturiko gune berdea. Gainera, taldeak planetarioa bisitatu zuen. Bertan unibertsoari buruzko proiekzioa ikusi zuten, baita astronomia ikasi ere.

Entzierroen ibilbidea ere egin zuten, uztailaren 7tik 14ra zezenek eta lasterkariek egiten duten hori bera, eta asko dibertitu ziren argazkilaritza-estudio batean entzierro bateko argazkien itxurak egiten.

Eta jakina, pintxoak ere ez ziren falta izan; inguru hartako gastronomia tipikoa gozatu zuten erdialdeko taberna eta jatetxe ugarietan.

Taldea poz-pozik geratu zen bidaia harekin, eta adierazi zuten gogoz dabiltzala abentura noiz errepikatuko.

Itzuli

© 2024 GUFE