Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

San Blaseko erroskillen dastaketa Gallarta Laguntza Zentroan

2013/02/08

San Blas eguna dela eta, Gallartako erabiltzaileek erroskillak dastatu eta San Nikolas elizan bedeinkatutako kordoiak ere jaso zituzten.

Arrastian, ipuin kontalariaren bisita ere izan zuten kontakizun bitxiekin. Haien artean, San Blasen istorioa kontatu zuen. Esaten denez, eztarrian arrain hezurra zuen haur bat sendatu zuen. Hori dela eta, tradizioak dioenez, lepoan kordoi bedeinkatuta jarriz gero, katarroetatik eta amigdalitisetatik libre egongo zara. Erremedio hau eraginkorra izan dadin, kordoia, eztarria babesteko, lepoan eduki beharko da bederatzi egunez, otsailaren 3tik hasita. Bederatziurrena bukatuta, kordoia erre egin behar da.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2023 GUFE