Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Errekaldek bere ohiko Euskal-jaia ospatu zuen Akelarre bat eginez

2017/06/20

Errekaldeko Euskal-jaian, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako Gufeko zentroek eta Apnabik parte hartu zuten.

Festa eta zentroaren dekorazioa “Akelarrea” gaiarekin girotuta egon zen.

Akerbeltz ikaragarri bat egin zuten zentroko Akelarre eta jardueretarako, eta bere inguruan, gurtza- dantza bat egin zuten. Errekaldeko neska-mutilek mahaiak apaintzeko, maskarak egin zituzten.

Zentroek tortilla bana egin zuten, eta guztiek sari bezala, Akelarre- txano polit bat jaso zuten, miniaturan.

Festan, soka-tira, ikatz-botaketa, arto-buruak eta bolo-jolasak egon ziren, baita trikitixa ere. Guzti-guztiek jaia alaitzen eta lagunarteko giroa sortarazten lagundu zuten.

Ikusi dantzaren bideoa

Ikusi trikitixaren bideoa

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE