Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

12.2.1: Guferen web orri berria

2012/02/01

Guferen web orria eraberritu egin da, eta, hemendik aurrera, diseinu erakargarriagoa, modernoagoa eta erabilerrazagoa izango du, erabiltzaileak edukietara erraz sartzeko modukoa. Izan ere, edukiok eguneratuak eta interesekoak izango dira.

Berrikuntzen artean, “Gaurkotasuna” atala orri nagusian “Ikusiena” atalarekin batera ikusiko dugu. Era berean, ikonoak jarriko dira intereseko ataletara sarbidea errazteko, esate baterako, bezeroen arretaren atalera edo iradokizunak, kexak eta erreklamazioak aurkezteko atalera.

 

Kontratatzailearen profila” eraberritua dago, erabat. Diseinu honek informazioa argiago eta modu antolatuagoan zabaltzeko bidea ematen du. Gainera, interesatuek harpidetza egin ahal izango dute; horrela, informazioa eskura izango dute kontratuaren faseak bete ahala, eta atal honetako azken berriak era pertsonalizatuan jaso ahal izango dituzte.

 

Web orri berriak dinamikoa eta erabilgarria izan nahi du bertara jotzen duzuon guztiontzat; horretarako, zuen ekarpenak eta iritziak ezinbestekoak izango dira.

Itzuli

© 2023 GUFE