Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zubietek hainbat jarduera antolatu ditu udazkenean

2023/11/13

Udazkena olgetaz eta ikaskuntzaz beteriko sasoia izan da Zubieteko neska-mutilentzat.

Egin dituzten ekintza deigarrienak hauek izan dira: jai mexikarra, Hallowen ospakizuna eta Kaiku Baserrira egindako txangoa.

Jai mexikarra herrialde horretako kultura, gastronomia eta musika ezagutzeko aukera paregabea izan zen. Zentroko erabiltzaileek takoak, natxoak, guakamolea eta beste gozagarri batzuk prestatu zituzten; gainera, kapelak, pontxoak eta biboteak jantzi zituzten.

Halloween ospakizuna erabiltzaileen sormena eta jai-espiritua erakusteko beste aukera bat izan zen. Sorgin, banpiro, momia eta bestelako pertsonaia beldurgarri bihurtu ziren, eta zentroa kalabazaz, armiarma-sarez eta saguzarrez apaindu zuten.

Oiardo herriko (Araba) Kaiku Baserrira egindako txangoa naturarekin eta animaliekin harremanetan jartzeko esperientzia aberasgarria izan zen. Ibilbide gidatua egin zuten instalazioetan zehar, eta bertan ezagutu zuten zer behar den baserri-esne jasangarri litro bat lortzeko. Bisita osatzeko, produktu batzuk dastatu ziren.

Ilusioz itxaroten ari dira neguan egingo dituzten hurrengo jarduerak.

Itzuli

© 2025 GUFE