Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundakak «Munduko jaiotzak» erakusketa bisitatu du Bilbon

2023/12/29

Bilbora txangoa egin zuten Eleiz Museoan ikusgai dagoen «Munduko jaiotzak» erakusketa bertatik bertara ezagutzeko.

Parte-hartzaileek 80 herrialdetatik datozen 200 jaiotzatik gora ikusi ahal izan zituzten, gabonetako ohitura horren kultura- eta arte-aniztasuna islatzen dituztenak.

Museoa bisitatu ondoren, Bilboko erdigunetik paseo bat eman zuten, eta han, kale eta plazak apaintzen dituzten argiez gozatu ahal izan zuten.

Gainera, aukera aprobetxatu zuten hiriko betiko pintxoak ere probatzeko.

Itzuli

© 2025 GUFE