Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Haurren Zerbitzuak ospaturiko festa batean 12 urtetik beherako haurrek hartu zuten parte.

2024/02/08

Jaiaren arrazoia Gabonetako marrazki-lehiaketaren sari-banaketa zen, Egoitza Harreraren Unitateak aldez aurretik antolatua.

 Artista txikiek sormena eta talentua erakutsi zuten beren lanekin.

Marrazki guztien artean, zozketa bat egin zen, eta irabazleek bi patinete eta erloju bat jaso zituzten. Gainera, parte-hartzaile guztiek motxila bete opari eta gozoki eraman zuten.

Festan izan ziren Maite Iturrate Administrazio eta Gizarte Sustapeneko Zuzendari Nagusia eta David Latxaga, GUFEko Gerentea. Batak zein besteak haurrak zoriondu zituzten, egindako ahaleginagatik. Gainera, askari goxo batera gonbidatu zituzten, Haurren Zerbitzuan.

Oso arratsalde alaia eta dibertigarria izan zen. Guztiek adierazi zuten poza eta ilusioa dutela datorren urtean esperientzia errepikatzeko.

Itzuli

© 2025 GUFE