Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

GUFEko zentroek 2019ko inauteriak ospatu dituzte.

2019/03/27

Urtero bezala, otsailarekin batera, inauteriak heldu dira zentroetara, kolore eta giro apartaz beteriko festa ikaragarria.

 Mozorroak egin eta prestau ondoren, guztiek, irrikaz, itxaroten duten eguna iritsi zen. Goizean, festari hasiera eman zioten eta giro ezin hobea sortu zuten. Erabiltzaileek, familiek eta  zentroetako langileek egun berezi hori prestatzeaz gain, parte-hartzaileak ere izan ziren.

Errekalde emotikonoz bete zen, besteak beste; bihotzak, amodiozko ikurrak, izarrak eta zeinuak egon ziren.Gozo-eltze bat izan zuten, eta betiko jolasetara jolastu ziren, “ahulki-jokoan” edo “linbo-jokoan”, adibidez. 

Zumelegiko mozorroek hori kolorez bete zuen zentroa, eta nahi izan zuten guztiek kapela eta txinatar arropa jantzi, eta herriko plazara atera ziren festan parte hartzera. Arratsaldez, zentroan, karaoke-txapelketa bat egon zen, eta parte-hartzea ikaragarria izan zen.

Bekoetxe Eguneko Zentroko inauterietan, mozorro-lehiaketa bat egon zen, eta Bekoetxeko sukaldean eginiko tostada goxo-goxoak.

Lurgorri ere mozorrotu zen, batzuk Lantzeko inaterietan oinarritu ziren, eta beste batzuk gustukoen zutena aukeratu zuten, gansterrak, damak, magoak eta abar. 

Era berean, Gallartak ere hainbat mozorrorekin ospatu zituen inauteriak: erreginak,piratak,gotzainak, mexikarrak eta bestelako pertsonaiak…”Sole Silver” taldearen musika emanaldia ere izan zuten, eta abestiak abestuz eta dantzatuz, primeran pasatu zuten.

Eta nola ez, zentro guztietan ohiko txokolatezko tostadak dastatu zituzten.

 

Ikusi argazkiak Errekalde

Ikusi argazkiak Zumelegi 

Ikusi argazkiak Bekoetxe

Ikusi argazkiak Lurgorri 

Ikusi argazkiak Gallarta 

 

            

 

 

Itzuli

© 2023 GUFE