Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gabonak GUFEren zentroetan

2020/01/20

Urte-sasoi honetan zentroek hainbat jarduera berezi eginez bizi dituzte Gabonak, pertsona erabiltzaileen eta beren familien gozamenerako.

Erabiltzaileen eta langileen artean, jai hauetako Gabonetako dekorazioarekin apaintzen dituzte gela guztiak. Modu horretan, familiekin partekatzeko giro berezia sortzen da.

Askotariko ekitaldiak izaten dira. Hasiera ematen zaie San Tomas eguneko ohiko jaiarekin, hamaiketakoarekin (taloa eta txistorra), trikitrixarekin eta gabonetako abestiekin.

Eguberri bezperan Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak ilusioa eta opariak ekartzen ditu denontzat.

Menu bereziak dituzten afari eta bazkariek, non gozokiek protagonismoa hartzen duten, gabon-kantekin eta taldeen emanaldiekin batera, giro atsegina eta dibertigarria sortzen dute, sorpresaz betea.

Merezi bezala ospatzen da Urte Berriaren etorrera. Beraz, musikarik eta dantzarik ez da falta, eta Errege Magoek, ilusioaz gain, opari bat edo beste ere ekartzen dute.

Ikusi argazkiak:  

 Birjinetxe              Bekoetxe

 Zumelegi               Gallarta

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

Itzuli

© 2023 GUFE