Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Santurtziko talde batek esperientziak trukatu ditu Zumelegi Laguntza Zentroarekin

2022/05/06

Santurtziko erabiltzaile talde batek egun bateko txangoa egin du Zumelegi LZ ezagutuz, Udalerriko leku xarmagarrietatik paseoa eginez eta Iturri aretoko erakusketa bisitatuz.

Lehenengo geldialdia Zumelegi LZ-n izan zen, eta bertan zentroko profesionalak eta erabiltzaileak ezagutu zituzten. Bertan, era berean, Ana Mª Marañón ezagutzeko aukera izan zuten, Elorrioko Kultur Etxean egin duten pintura erakusketako protagonistetako bat.

Herrian zehar ibilandia egin zuten, eta, azkenik, Iturri Aretoko erakusketa bisitatu zuten.

Arratsaldean, bazkaltzeko geldialdi baten ondoren, Sortzez Garbiaren Basilika bisitatu zuten. Primerako eguna izan zen, eta asko gozatu zuten, askotariko jardurekin, eta oso oroitzapen ona utzi zien.

 

Itzuli

© 2025 GUFE