Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Inauteriak GUFEren zentroetan

2020/03/02

Beste urte batez otsail honek inauteriak ekarri ditu GUFEren zentroetara, eta kolorez eta alaitasunez bete dira.

Aurreko egunetan mozorroak asmatu eta egin zituzten zentroko pertsona guztien artean. Prestaketen ostean, aurreikusitako eguneko goizean festa gogoangarria hasi zen. Arratsaldera arte luzatu zen, askotariko jarduera, dantza, musika eta jolasez beterik. Barre ugariak lagun eta senideekin partekatu zituzten.

Birjinetxe "Birjiwood" bihurtu zen, alfonbra gorria zuen Hollywood txiki bat, eta erabiltzaileek dotore desfilatu zuten benetako ospetsu gisa jantzita. Jaiak perkusio-talde baten emanaldia izan zuen eta danbor hotsen erritmoan parte hartu zuten guztiek.

Errekalde "trogloditen herrixka" bihurtu zen, bere jantziekin behar bezala jantzita, "doktore" bat barne, bertan gertatzen ari zenaren berri ematen zuena … Hori guztia jolasez eta hainbat piñataz inguratuta, zentroko neska-mutilen gozagarri.

Elorrion, garezurraren ikurraren azpian, "pirata eta kortsario" talde bat lehorreratu zen, eta lurra hartu ondoren erakutsi zuten nola ondo pasatu dantzekin, abestiekin eta dibertsio handiarekin.

Zumelegik bere koloreagatik distira egin zuen. "Arlekinez" mozorrotutako zentroko pertsonek festa polit bat protagonizatu zuten. Topera pasatzeko gogoz, neska-mutilek musikan, dantzan eta karaokeko emanaldi handietan hartu zuten parte.

Gallarta mozorro-aniztasunak nabarmendu zuen: indiarrak, pailazoak, sevillana bat, Txanogorritxo … eta "gorte frantses" noblea. Poz eta parte hartze handia izan zen "Sole Silver" taldearen musikarekin gozatu zuten dantzaldian.

Leioan ehun pertsona baino gehiago bildu ziren "oihaneko egun batez" gozatzera, eta han bizi diren espezie desberdinez egindako maskarak erakutsi zituzten, denak zentroan eginak; "Dúo Galea" taldearen doinuekin dantzatu ez ezik "photocall" dibertigarri baten ondoren beren irribarre onenak ere erakutsi zituzten.

Lusak "60 hamarkada" ekarri zuen gogora, hippie mugimenduarekin. Hippie talde animoso batek garai hartako "California" furgoneta aparkatu eta inauteri-jaia gozatu zuten.  Musikak, dantzak eta dibersioak ez zuten huts egin.

Bekoetxe mozorro ugarirekin batu zen inauteriara. Lehiatu ziren eta mozorro onenaren zein originalenaren sariak jaso zituzten...Dantzatu eta gozatu egin zuten "Sokolé" taldearekin emanaldiarekin.

Azkenik, festaren ondoren, zentro guztietan inauterietako tostada goxoak prestatu eta dastatu ziren, txokolatea lagun, parte-hartzaile guztien gozamenerako. 

Ikusi argazkiak:

 Birjinetxe   Errekalde   Elorrio   Zumelegi   Gallarta   Leioa   Lusa   Bekoetxe

Itzuli

© 2023 GUFE