Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Elorrio Kirol Klubak Zumelegi eta Elorrioko Laguntza Zentroak bisitatu ditu

2020/02/27

Otsailean zehar, Elorrio Kirol Klubeko jokalari talde bat bi zentroetara hurbildu zen pertsona erabiltzaileekin topaketa polit bat egiteko asmoz

Duela pare bat urtetik hona ohikoa den bezala, herriko futbol-klubeko hainbat jokalarik zentroak bisitatu eta erabiltzaileekin egonaldi atsegina igarotzen dute.

Emozioz beteriko eguna da. Bertan futbolari buruz hitz egiten dute eta argazkiak ateratzen dituzte jokalariekin.

Opariak ere ez dira falta: hala nola, klubeko pinak, kamisetak eta bufandak. Baina oparirik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, doako "bazkide-txartelak" banatzea da, futbol zelaira partida guztietan taldea animatzera joan ahal izateko.

Benetan opari ederra!

Ikusi argazkiak:

Zumelegi                    Elorrio 

 

Itzuli

© 2023 GUFE