Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioa Laguntza Zentroak udaz gozatu du, zenbait jarduera antolatuta

2018/09/06

Zaldi- zentro bat bisitatzea, Santimami jaia ospatzea edota Aste Nagusian parte hartzea izan dira, besteak beste, abuztuan eginiko jarduera nagusietako batzuk.

Laredoko La Quinta zaldi-zentrora eginiko bisita izan da jarduera  garrantzitsuenetako bat. Han, zentroko jabea den Mª Jose Venerok gonbidapena egin zien gure zentroko erabiltzaileei instalazioak ezagutzeko eta zaldiekin egoteko. Erabiltzaileek aukera izan zuten zaldiak laztandu, orraztu eta elikatzeko. Beraz, egun polita pasatu zuten, eta haiek zein zentroko profesionalak oso pozik geratu ziren gonbidapenarekin.

Abuztuaren 17an, Santimami jaia dela-eta, Erandioko eta Leioako Udalek batera antolatutako jaian parte hartu zuten. Ermitan, lore sorta bat eskaini zioten Santuari.

Bilboko Aste Nagusia ere ez zuten galdu nahi izan, eta zenbait jardueretan parte hartu zuten. Egun batean, “Los Txikis” taldearen kontzertuan egon ziren; beste batean, berriz, Begoñako Basilika bisitatu zuten eta paseatzen ibili ziren Areatzako jai-gunetik.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE