Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Martxoa hainbat jaurduerez beteta egon da Leioan.

2019/04/01

Martxoaren etorrerarekin batera, Leioa Laguntza Zentroak hainbat jarduera eta irteera antolatu ditu.

Joan den martxoaren 6an, Leioak inauteriak ospatu zituen. Zentroko erabiltzaile eta langile guztien artean, festa egunerako mozorroak egin zituzten. Modu horretan, itzelezko festa-hawaiarra egin zuten aretoan; Galea musika-taldearen emanaldiarekin, eta, indarberritzeko,  askari goxo-goxo batekin.

Horretaz gain, nabarmendu behar da Gaztelueta Ikastetxeko gazteekin izandako esperientzia; izan ere, zentrora etorri ziren Ireki elkarteak sustatutako belaunaldiarteko-programan parte hartzera. Arrakasta handia izan zuen!

Leioako astelehen arratsaldeetan, Fidias fundazioko musika-eskolakoak joan ziren zentrora, eta haien musika eta abestiekin guztiak hunkitu zituzten.

Astean behin, ingurumenarekin harremanetan tailerrean, eta eguraldiak laguntzen badu, leku desberdinak ezagutzera ateratzen dira. Egun batean, Aixerrotara joan ziren paseatzera, aperitibo eta guzti.

Modu berezian, Mendibile Jauregia bisitatzera joan ziren (Leioa). Bertan, Txakolina zelan egiten den kontatu zieten, hamaiketako goxo batekin.

Urtebetetzeak ere ospatu zituzten, familiekin eta “merendola” batekin. Bukatzeko, udaberriari ongietorria emanez, festa bat antolatu zuten “Ongi etorri Udaberria” lelopean. Festa, Sole Silver bikotearen emanaldiak girotu zuen.

 

Ikusi argazkiak 

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta