Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zubietek III. paella txapelketa antolatu du

2012/06/12

Pasa den ostiralean, ekainaren 1ean, Zubietek 3. paella txapelketa antolatu zuen Gordexolan, azken urteetako ohiturari jarraituz.

 

Aurtengoan, adimen desgaitasuna duten pertsonei zerbitzua ematen dien 11 zentrok hartu zuten parte eta 150 pertsona inguru batu ziren.

Zentro bakoitzak paella bat egin zuen eta hain kalitate onekoak zirenez, parte hartzaile guztiek lortu zuten garaikurra.

Epaimahaia honako pertsona hauek osatu zuten:

  • Iņaki Aretxederra, Gordexolako alkatea
  • Iņigo Pombo, Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko zuzendari nagusia
  • Jon Etxebarria, Gufeko gerentea
  • Natxo Ruiz, Apnabiko gerentea
  • Pedro Ametzazurra, Lavaninduko gerente ohia
  • Santos Zabalbeitia, ohiko parte hartzaile sodupetarra
  • Txomin Lopez, Osakidetzako sukaldaria

Garaikurrak banatzeko, Athleticeko bi jokalari ohi izan ziren, gure Iribar eta Dani ospetsuak.

Gordexolako akordeoi-jotzailearen doinuek eguna alaitu zuten.

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta