Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gizateken kudeaketan eragina izango duten 2 dekretu argitaratu dira BAOn

2012/06/06

Gaur, asteazkena, ekainaren 6a, bi dekretu argitaratu dira BAOn, Gizatek-en kudeaketa lanaren ondoko arloetan eragina izango dutenak.

 

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 96/2012 FORU DEKRETUA, maiatzaren 22koa. Honen bidez, 2009ko otsailaren 17ko 24/2009 foru dekretua aldatzen da. Azken dekretu hori “Autonomia pertsonala sustatzeko orientazioa emateko eta sustapen horretan laguntzeko produktuak mailegatzeko foru zerbitzu publikoa (GIZATEK)” izeneko zerbitzua jasotzeko araubideari buruzkoa da.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 97/2012 FORU DEKRETUA, maiatzaren 22koa, 2011ko abenduaren 13ko 202/2011 foru dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, mendetasun-egoeran dauden edo desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak 2012n erosteko diru-laguntzen deialdi publikoa onartzen da.

Gizatek zerbitzua martxan jarri zenetik igarotako urteetan lortutako praktikaren eta antolamenduari lotutako arrazoien ondorioz, beharrezkoa da egungo Dekretuak aldatzea, bai izapideak erraztu eta arintzearren, bai eta eskabidea egiten denetik ebazpena eman arte igarotzen den denbora gutxitzearren ere.

Idatzi honi eransten zaizkio dekretuak:

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta