Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek ISO 9001:2008 eraberritzen du

2012/03/22

Joan den martxoaren 14an, Bekoetxe Eguneko Zentroak ISO 9001:2008 ereduaren 6. auditoria arrakastaz gainditu zuen.

 

Auditoriaren helburuak hauek dira: Bekoetxeren kudeaketa sistemaren egokitasuna zehaztea, lege betekizunak betetzeko duen ahalmena ebaluatzea, era berean, zehaztutako helburuak betetzeko duen ahalmena ebaluatzea eta, hala badagokio, hobekuntzak zehaztea.

Aenorrek goraipatu eta nabarmendu egin du zentroak helburuen Gida (BAPari lotuak) garatzeko egindako lana. Gida honen helburua Banako Arreta Planetako helburuak langileek erraztasunez finkatzea da.

Nabarmendutako beste atal bat 2011n familiak hartzeko trebakuntza planaren emaitzek izandako hobekuntza izan zen.

Azpimarratu behar da zentroaren berezko kudeaketaz gain, zenbait arloren prozesu orokor batzuk aztertu zirela: Trebakuntzarenak, Erosketen Kudeaketa eta Azpiegituren Mantentze Lanenak, Senide eta Erabiltzaileak Asebetetzearenak, eta Kexak eta Iradokizunak Kudeatzearenak. Guztiek proba egoki gainditu zuten.

ZORIONAK GUZTIOI!

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta