Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Elorrioko futbol taldeak Zumelegi bisitatuko du

2024/02/09

Taldeko jokalariek denbora-tarte bat eman zuten Zumelegiko pertsona erabiltzaileekin. Izan ere, klubaren zale sutsuak dira, eta ez dute partidurik galtzen.

Esker ona adierazteko, taldearen kamiseta bat oparitu zieten, eta gogotsu eta harro hartu zuten.

Bisitan, gustura ibili ziren hizketan pertsona erabiltzaileekin.

Zentroan taldearen kamisetak jantzi zituzten, jokalariei ongietorria emateko eta jai-giroa sortzeko.

Solasaldiaren ondoren, denek topa egin zuten freskagarri batzuekin, eta besarkada handi batez agurtu zuten elkar.

Erabiltzaileek onena opa zieten jokalariei, denboraldi amaierarako.

Itzuli

© 2024 GUFE