Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioak agur esan dio irailari jardueraz beterik

2018/10/03

Irailean zehar, Leioa Laguntza Zentroak zenbait jarduera antolatu ditu.

Jarduera nagusienetako bat “Azeri Naturak” hegazti harrapariekin  eskainitako jarduera izan zen. Jarduera dinamikoa egin zuten “Harris” arranoarekin eta hontz batekin. Hurbiletik ezagutzeko aukera izan zuten, baita laztandu eta hegadaz gozatzeko aukera ere. Jarduera berri bat izan zen, eta erabiltzaileek asko gozatu zuten.

Hondartzara txangoak ere antolatu zituzten. Hainbat talderekin, Gorlizeko eta Muskizeko hondartzak bisitatu zituzten.

Zentroan, animazioa ere ez zen falta izan:“Fundazio Fidias”en eskutik antzerki tailerrak, eta txistu eta trikitixa Mª Joserekin.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE