Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako Bizkaiko foru zentroek Zubieteko paellen 8. edizioan parte hartu zuten

2017/06/06

Oraingoan, Zubietek Bizkaiko 14 zentrotako 200 pertsona baino gehiago hartu zituen.

Parte-hartzaileek txakurrak hezteko eta estimulazio kognitibo eta emozionaleko erakusketaz gozatzeko aukera izan zuten.

Goizean zehar, 360º-ko bideo bat filmatu zen, estimulazio kognitiboko esperientzia pilotu baterako edukia sortzeko, hiru dimentsioko hiperrealismoan oinarrituta; foru zentroetan garatu nahi da esperientzia hori.

Gizarte Ekintza Sailak, Isabel Sanchez Robles foru diputatua buru dela, aktiboki hartu zuen parte jai-girolo jardunaldi horretan. Halaber, aldarrikapen hau egiteko balio izan zuen jardunaldiak: gaitasun ezberdinak dituzten pertsona guztiek bizimodu duin eta oso baterako bizitza-proiektu propioa edukitzeko duten eskubidea. Sanchez Roblesen esanetan, dibertsitate funtzionala duten pertsona guztiek eskubidea dute beren bizitza-proiektu propioa eta independentea aldarrikatzeko eta proiektu horretaz gozatzeko. Diputatuak gaineratu zuenez, apustu garbia egiten dute dibertsitatearen, pertsonen autodeterminazioaren eta benetako eta normalizatutako inklusioaren alde.

Alaitasuna eta giro ona nagusi izan ziren jada ohikoa den topaketa honetan, eta partaideek sukaldaritzarako dituzten dohainak erakutsi ahal izan zituzten, paella gozo-gozoak aurkeztu baitzituzten, itxura txukun-txukunarekin.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE