Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Lurgorriko neska-mutilek egindako azkenengo txangoetako argazkien laburpen bat erakusten digute

2013/03/20

Haiek aukeratutako argazkiez gain, kirol egokituari buruzko hitzaldi batean nola pasatu zuten kontatzen digute:

 “Egun batean Bilbora joan ginen eta Deustun, Lehendakari Agirre kalean egon ginen. Hor olinpiadetarako “Kirol egokitua”ri buruzko hitzaldi bat entzun genuen. Izaskunek, kirolari olinpiko ohiak, egin zuen hitzaldia.

Irteera hau oso positiboa izan da desgaitasuna dugunok kirola egin ahal dugula ikusi dugulako eta horrek motibatu egin  gaituelako.

Hitzaldia entzun ondoren pantaila handi batean Euskadiko kirolari paraolinpiko bat igeriketa proba batean parte hartzen ikusi genuen.

Lurgorri Eguneko Zentrora bueltatzean gure kideei kontatu genien Bilbon egindako guztia”.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2023 GUFE