Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zubiete Castrora doa txangoan

2022/05/30

Hondartzetan eta Castroko Alde Zaharrean eman zuten eguna, eta bertako gastronomia ere gozatu zuten.

Ostende hondartza izan zuten lehen helmuga. Ederto batean gozatu zituzten bertako ikuspegia, itsasoa eta uraren turkesa kolorea.

Geroago, Castroko alde zaharreko kalexketan zehar ibili ziren, harik eta terraza bat aurkitu zuten arte, indarrak batu eta bidean geldialdi bat egiteko.

Egun dibertigarria ez ezik bizia ere izan zen. Autobusean itzuli zirenean, gehienak lo geratu ziren.


Itzuli

© 2023 GUFE