Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxeko pintxoen txapelketaren 9. edizioa

2012/06/25

Txapelketa “Sukaldaritza tailerra” amaitzeko izango da. Tailer horretan erabiltzaileek eguneroko errezetak egiten ikasten dute, gero etxean egiteko modukoak.

 

Aurtengo edizioan Gufeko Zubietek, Orduñak, Uribarrik, Lusak eta Lurgorrik hartu dute parte Aita Menni, Fekoor eta ATECEko erabiltzaileekin batera.

Epaimahaiaren osaera ondokoa izan zen: Jon Etxebarria, Gufeko gerentea; Kepa Junkera, trikitilaria; Alberto Palomera pintorea, Imanol Ormazo Derioko Abesbatzaren zuzendaria, eta zentroko erabiltzaile ohi bat, zereginetako tailer batean ari dena.

Banatutako sarien artean, Orduñako “Faluca” taldeak “zapore onenari” emandakoa eta Bekoetxeko “Alboka” taldeak “aurkezpen onenari” emandakoa eskuratu zituzten. 

Irabazleek, Juan Ramón Muelak diseinatutako garaikurra, domina eta aurreko edizioetako pintxoen errezetak biltzen dituen liburu bana jaso zuten.

Pintxoen kalitatea eta aurkezteko originaltasuna nabarmentzekoak izan ziren. Adibidez, Orduñak Alejandriaren faroa aurkeztu zuen, freskagarri latekin egina; Uribarrik, gabarraren gaiari heldu zion eta taldekide guztiek Athleticen kamiseta jantzi zuten; Lusak nekazaritza hartu zuen gai, eta horregatik, baserriko produktuekin egindako pintxoak aurkeztu zituzten.

Aita Menniren bideoaren lotura ikusi

Argibide gehiago

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2023 GUFE