Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek hidroterapia-programa bat ezarri du

2024/6/25

Programa hau urteko ostiral guztietan egiten da, eta 4 edo 5 laguneko taldeek parte hartzen dute.

Saioak zentroko fisioterapeutak berak ematen ditu, Gizarteratzeko Teknikari (TIS) baten laguntzarekin, eta ordubeteko iraupena dute.

Tarte horretan, parte-hartzaileek egonkortasuna, oreka eta ibilkera hobetu nahi dituzte; baita ariketa kardiobaskularrak eta igeriketa libreaz gozatu ere.

Hidroterapiak onura terapeutikoak ditu; izan ere, urak ariketa fisikorako bitarteko segurua eta kontrolatua ematen du, eta, aldi berean, lesioak izateko arriskua murrizten du.

Programa lauzpabost erabiltzaileko taldeei arreta emateko diseinatuta dago, txandakako-taldeak dira, eta, horrela, arreta pertsonalizatuagoa eta parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunetara eta indarguneetara egokitua emango da.

Atxuriko kiroldegiko igerilekuan egiten dira saioak, eta instalazio irisgarri eta egokituengatik nabarmentzen da. Gainera, igerilekuak ekipo espezializatuak ditu, erabiltzaileei uretatik modu seguru eta erosoan sartzen eta irteten laguntzeko.

Itzuli

© 2025 GUFE