2018/03/26
Sormeningaren helburua sorkuntza lanaz gozatzea, esku-trebetasunean eta adierazpen artistiko zein plastikoan sakontzea, sentimenduak adierazten laguntzea eta talde-lanean partekatzea eta parte hartzea da.
Oraingo honetan Elorrioko gazteak Zentrora hurbildu ziren eta, 6 jardunalditan, elkarrekin ekintza plastiko bat egin zuten.
Topaketak aukera eman zien jardueraz gozatu bitartean elkar ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko.