Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegik Elorrioko futbol-taldearekin elkarbizitza-jardunaldia ospatu du.

2023/11/16

Elorrioko futbol-taldeak sorpresa atsegina eman zien. Izan ere, herriko festetan elkarbizitza-jardunaldi batean parte hartzeko gonbita egin zieten.

Oso esperientzia dibertigarria eta zirraragarria izan zen, eta ederto erakutsi zuten zer trebeak diren baloiarekin. Onena amaiera izan zen, egoitzan askari goxoa eskaini eta janaz eta konpainia onaz gozatzeko aukera izan zutenean.

Urrian ere primeran ibili ziren Halloween ospatzen, festa beldurgarri batekin, baina barre-algaraz betea. Mozorrotu, jolastu, dantzatu eta gozoki goxoak jan zituzten, hala nola txokolatezko bizkotxoa eta sorgin-hatzak.

Bai futbol-taldearekin egindako jardunaldia bai Halloween ospakizuna oso esperientzia entretenigarri eta dibertigarriak izan dira.

Itzuli

© 2025 GUFE