Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gallartako Laguntza Zentroak El Pobal burdinolara bisita egin du

2019/06/03

Maiatzaren 29an, zenbait erabiltzaile Muskizen dagoen El Pobal burdinolara bisita egitera joan ziren

Barbadun ibarreko inguru ederrean XVI. mendearen hasieran eraikitako burdinolan bisita gidatua egin zuten.

Antzinako sutegia eta artisau lantegia ikusi zituzten, besteak beste. Azken horretan, burdin mea lantzen zuten lehen, metal bihurtu eta hamaika tresna sortzeko: baserriak eraikitzeko eta nekazaritzan ibiltzen ziren lanabesak, kasurako.

Giro ederrean, ibilaldi atsegina egin zuten Muskizko hezegunean, eta amaitzeko, menu bikaina hartu zuten “Itsazpe” tabernan.

Argazkiak ikusi

Itzuli

© 2023 GUFE