Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegik alemaniar jaia antolatu du

2022/06/24

Urtero Zumelegik jai tematiko bat antolatzen du. Oraingo honetan, Alemaniako garagardoaren jaiari lotutako irudi eta jarduerekin girotu zuten ekitaldia.

Eguraldi onari esker, ospakizuna lorategian antolatu zen. Bertan dantza eta abestiekin gozatu zuten.

Jarduera-tailerrean, erabiltzaileek garagardo-mantal ederrak prestatu zituzten.

Saltxitxa-ogitartekoak, garagardoa eta Oihan Beltza motako tarta izan ziren jaiaren osagarri. Dena ezin gogoxoagoa!

Itzuli

© 2022 GUFE