Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gufeko zentroek Inauteriak ospatu dituzte

2018/02/19

Inauteriak direla-eta, Gufeko zentroak kolorez, mozorroz, musika eta alaitasunaz bete ziren. Inauterietako tostadak txokolatearekin ere egon ziren.

Mota askotako mozorrok egon ziren, oso dibertigarriak: Leioa eta Urduñan piratak, sevillanak Elorrion, samuraiak Errekalden, hanburgesak Zubieten, suhiltzaileak Zumelegin, emotikonoak Lusan eta zirkoa Birjinetxen.

Zenbait diseinu eta dekorazio zentroetako eskulan-tailerretan egindakoak izan ziren, eta horixe  aprobetxatuz: Birjinetxe zirko bat balitz bezala apaindu zuten, Udalosten, berriz, maskarak egin zituzten, Zubieten hanburgesak, suhiltzaile-trajeak Zumelegin, eta samuraiak Errekalden. Lurgorriren kasuan, bitxikeriak egin zituzten; betaurrekoak eta lepokoak, adibidez.

Dantza eta ekitaldiak ere ez ziren faltatu. Elorrion, adibidez, animazioa Jubilatuen Clubeko Sevillana talde batek ipini zuen. Dantzaldiaz gain, Errekalden eta Zumelegin karaokea antolatu zuten. Bekoetxek mozorro- desfilea egin zuen. Birjinetxek festa bat antolatu zuen; bertan, senideek ere parte hartu eta Sokolé perkusio- taldearekin batera, erritmo afrikarren erakustaldia egin zuten. Gallartan, mozorro koloretsuekin, girotzeko, bikote musikala egon zen. Galea taldeak, Leioan, dantzaldi pirata girotu zuen zeinetan senideek ere parte hartu zuten.

Beste zentro batzuek nahiago izan zuten haien herriko ekitaldietan parte hartu; adibidez, Zumelegik Elorrioko goizeko dantzaldian. Urduñak, berriz, herriko mozorro-lehiaketan parte hartu zuen. Zubietek Gordexolako kaleak girotu zituen hanburgesekin. Lusa, Zallako kiroldegiko festan egon zen, eta Udalosteko neska-mutilek Bilboko Areatza eta Alde Zaharretik buelta bat eman zuten.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE