Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundakak txangoa egin du Artxanda mendira

2023/05/08

Mundakako neska-mutilek egun dibertigarria eman zuten Bilbo inguruan.

Funikularrean Artxandara igo ziren, eta esperientzia bitxia eta dibertigarria iruditu zitzaien.

Paseoa egin zuten Artxandan zehar. Bertan ikuspegi panoramikoa gozatu zuten, baita Bilboren irudi politenetako bat ere. Gainera, ingurune natural hau aprobetxatu zuten atseden hartzeko eta bokata bat jateko.

Itzultzean, Campo Volantin pasealekua eta Zabalgunea lotzen dituen zubia bisitatu zuten: Zubizuri.

 

Itzuli

© 2023 GUFE