Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zazpigarren Euskal jaia Errekalden

2019/06/17

Aurtengoak sardina saltzaileak izan ditu gai nagusi

GUFEren desgaitasun zentroetako neska-mutilentzako pentsatu eta antolatutako ekintza, baita APNABI zentroko erabiltzaileentzako ere.

Euskal jantziak soinean, eta trikitixa doinuez, euskal dantzak egin zituzten, eta zentroko erabiltzaile eta langileek parte hartu zuten, baita ere bertaratu ziren beste zentroetako neska-mutilek.

Ekintza asko egin zituzten: soka-tira, tortila txapelketa… Denek izan zuten sari edo trofeoren bat. Gainera, sariok, zentroko langileek egin zituzten, eta banatzen gonbidatuak ari ziren, besteak beste, Isabel Sanchez Gizarte Ekintza Saileko diputatua, Esther Apraiz Derioko alkatea, Teresa Alba Gufeko gerentea, eta Eneko Van Horenbeke, El Conquiseko partaide izateagatik ezaguna dena.

Eta, ezin falta, herri bazkaria, zentroko sukaldariek egina. Bapo-bapo bazkaldu zuten langile eta erabiltzaileek. Arrakastatsua!

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE