Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zubietek 9. paella-txapelketa ospatu zuen "Aniztasunaren aldeko Haka" batekin

2018/05/21

Desgaitasunen bat duten pertsonak artatzeko Bizkaiko 14 zentrotako 200 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten ospakizun honetan.

Getxo Errugbi Inklusiboa talde mistoko eta Getxo Errugbi Taldeko kide batzuen laguntzarekin “Aniztasunaren aldeko haka” bat egin zuten. Dantza maori hau, Zeelanda Berriko errugbi selekzioak eman zuen ezagutzera, eta etsaiari ongietorria egin eta  abegikortasuna adierazteko erabiltzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Isabel Sánchez Robles foru diputatu zuela, parte-hartze aktiboa izan du ospakizun horretan, jaiegun ludikoa izan da, eta, horrez gain, aldarrikatu ere egin da. Hauxe adierazi du Sánchez Roblesek: “Gaitasun anitzak dituzten pertsona guztiek eskubidea dute beren bizi-proiektu independentea izateko eta hura osoki gozatzeko. Desberdintasunaren, pertsonen autodeterminazioaren eta benetako integrazio normalizatuaren alde egiten dugu”.

Egun honetan ohikoa denez, parte-hartzaileek jai giroa eta laguntasuna bultzatu zuten. Gainera, itxura paregabeko paella gozo-gozoekin amaiera zoriontsua eman zioten ekitaldiari.

Ikusi argazkiak

Ikusi informazio gehiago

Itzuli

© 2023 GUFE