Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Urrian, Leioak zenbait txango antolatu eta 100. urtebetetzea ospatu zuen

2018/11/05

Urrian zehar, Leioak txangoak antolatu eta Juana Pardoren 100. urtebetetzea ospatu zuen.

Begoñako Amatxuren eguna izan baino lehen, erabiltzaile talde bat Basilikara hurbildu zen.

Beste egun batean, San Mames zelaiaren instalazioak bisitatu zituzten, futbol-zelaia barne.

Urrian ere Zentroa jai giroz jantzi zen Juana Pardoren 100. urtebetetzea ospatzeko. Omenaldira, Gizarte Ekintza Saila eta Leioako Udaletxearen ordezkaritza bat joan zen, eta litografia eta lore sorta bat oparitu zizkioten.

Juanak, bere familiakoez inguratuta, antolatutako ekintzekin asko gozatu zuen, eta maitasunez jaso zituen bere kideek egindako opariak.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2025 GUFE