Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Hartutako kalte zerebralaren EGUAN: 2011ko urriak 26

2011/10/26

Aurten, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatzeko, pertsonen talde horrekin lan egiten dugun erakundeok kalera irten eta kirol jarduera batzuk egin nahi izan ditugu.

Aurten, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatzeko, pertsonen talde horrekin lan egiten dugun erakundeok kalera irten eta kirol jarduera batzuk egin nahi izan ditugu. Ospakizunaren helburua arazo honen berri ematea eta pertsona horien bizi-kalitatea obetzea lortzeko beharrezko laguntzak eta baliabideak erreibindikatzea izan da.

10:30etan hokey zelaian (Euskalduna zubiaren azpian) ehun pertsona inguruko taldea bildu ginen ekitaldian parte hartzeko: Gufeko Bekoetxe eta Lurgorri Eguneko Zentroetako, Aita Menniko Donosti Eguneko Zentroko, ATECE Bizkaia eta FEKOOR Elkarteetako erabiltzaileak eta profesionalak eta pertsona ukituen lagun eta senideak, baita txirrindulari profesionalen bat ere (Miguel Minguez) eta Josu Moreno, txirrindularitza egokituko txapeldun paraolinpikoa.

Gizarte Ekintzako diputatuak, Pilar Ardanzak, irteera eman zion, 11:00etan, inguruko oinezkoentzat hain deigarria izan zen talde mardulari. Talde osoak ospakizuneko elastikoz jantzita egin zuen ibilbidea eta, nola ez, kaskoa jarrita. Udaletxera iristerakoan 12:00ak inguru ginen eta, argazkiak egin ondoren, taldeak bueltako bilbideari ekin zion. Guztion artean bidegorrian zehar Udaletxeraino zirkulatu zuen 80 pertsonako taldea eratu genuen. Horietatik 30 baino gehiago hartutako kalte zerebraleko pertsonak izan ziren,hau da, ibilbidea triziklo, handbike edobizikleta arruntak erabiliz egin zutenak.

Ibilbidea burutu eta mokadutxu bat hartu eta indarrak berreskuratu ondoren, Boccia erakustaldiari ekin zitzaion (kirol paraolinpikoa da); erakustaldian 18 pertsona kaltetuk parte hartu zuten. Saio osoan nahi zuten guztiek aukera izan zuten trizikloak eta Handbike bizikleta egokituak frogatzeko.

Erakunde laguntzaile moduan bertan zeuden: Kirol Egokituko Bizkaiko eta Gipuzkoako Federazioak, SAIATU Fundazioa, Euskaltel Euskadi Txirrindularitzako Fundazioa, idaideak eta alokatzeko bizikletak utzi zizkigun Bilboko Udala.

Jon Etxebarria, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko gerentea, gurekin egon zen bertan.

Eskerrik zintzoenak eman behar dizkiegu parte hartzaile guztiei, deialdiaren arrakastaren arrazoi nagusia kausa beraren alde mugitzeko gauza diren pertsona askoren atasuna izan delako.

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta