Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundakak familiekin ospatzen du Eguberri jaia

2023/12/19

Pozez eta ilusioz beteriko eguna izan zen, eta familiek senideekin eta zentroko profesionalekin batera bizi izandako momentuak gozatu zituzten.

Erabiltzaileek eurek maitasun handiz egindako opari bat eman zieten.

Hori guztia mokadutxo batekin ospatu zuten. Gainera, ez ziren falta izan urte-sasoi hartako gozoki tipikoak.

Familien iritziz, oso esperientzia positiboa izan zen, eta nabarmentzeko modukoa iruditu zitzaien Zentroaren aldetik jaso zuten giro ona eta arreta.

Itzuli

© 2025 GUFE