Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatu du Bekoetxek

2023/10/26

Bekoetxek, urtero bezala, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatu du. Dataren helburua da garuneko kaltea duten pertsonek eta haien familiek egunero bizi duten errealitatea ezagutaraztea.

Festa antolatu zuten aretoan, eta bertan hainbat jarduera ludiko egin zituzten. Jarduera  horietan guztietan zentroko erabiltzaileek eta profesionalek hartu zuten parte.

Bertan izan ziren Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako diputatua, David Latxaga GUFEko gerentea eta Luis Grasa Laguntza Zerbitzuetako zuzendaria.

Erabiltzaileek euren testigantzak eta esperientziak partekatu zituzten haiekin.

Jardunaldiari amaiera emateko, lunch bat egin zen. Hala, bertaratutako guztiek elkarbizitzaz eta ospakizunez gozatzeko aukera izan zuten.

Itzuli

© 2024 GUFE