Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek izarrei begiratu die pintxo-txapelketaren edizio berrian

2018/10/05

Pasa den irailaren 28a izan zen Bekoetxeko pintxo-txapelketaren XV. edizioa.

Oraingo honetan, festaren gaia “Kosmos”-ari buruzkoa izan zen. Dekorazioa, mozorroak, eta, nola ez, pintxoak batez ere, kosmosa eta unibertsoaren inguruko gaiekin girotuak egon ziren.

Planetak, galaxiak, espazioko koheteak, ET estralurtar ospetsua, eta kolore eta mota askotako martetarrak ikusi ahal izan ziren.

Gufeko Desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko zerbitzuen dibisioko zentro guztiek parte hartu zuten, baita Arbolartek eta Entremanosek ere.

Epaimahaikideak ondorengoak izan ziren: Inmaculada Loroño, Desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko zerbitzuen dibisioko burua; Teresa Alba, Gufeko gerentea; eta Maite de Iturrate, Gizarte Ekintza Saileko Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako zuzendari nagusia. Epaimahaiak oso zail izan zuen aukeratzeko; izan ere, pintxoak gozoak, originalak eta bikain prestatutakoak izan ziren.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE