Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Ehun pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte Bekoetxeko XIII. pintxo txapelketan

2016/06/30

Oraingo honetan komikiaren mundua izan zen txapelketarako aukeratutako gaia.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 10 foru zentroek parte hartu zuten, baita APNABI-Entremanos  zentroak ere. Honek Bekoetxerekin harremana du gizarteratze soziolaboralean.

Jaia Loiu-Udaloste zentroan antolatu zen eta Bekoetxeko erabiltzaile talde batek kolorea ipini zuten, zentroa apaintzeko Komikiaren munduko detaileak erabilita.

Epaimahaiko kideek -Teresa Alba Gufeko gerenteak, Inmaculada Loroño Desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko zerbitzuen Dibisioko buruak, Itziar Okina Loiu-Udaloste Laguntza Zentroko zuzendariak eta Arantza Zurbanobeaskoetxea Bekoetxe Eguneko Zentroko jarduneko zuzendariak-, sariak banatzeko lan zaila izan zuten aurkeztutako pintxoen goi-mailako kalitatea zela eta.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE