2014/06/20
Txapelketan parte hartu zuten gonbidatutako zentroak: Amor Misericordios de Menagarai, Uribe Costa elkartea, Apnabi, Gorabide, Lantegi Batuak eta Gufeko Desgaitasuna duten pertsonentzako eta Gizarteratzeko zentroak.
Ospakizunean, Urko Aristi, EITBko eguraldiaren aurkezlea ere izan zen. Urko, epaile eta sari banaketan egoteaz gain, paellak egin bitartean, parte-hartzaileak laguntzen eta animatzen ibili zen, guztien atseginerako.
Epai-mahiakideak, Urko Aristiz gain, Rosa García eta Yolanda Llama, Gufeko Pertsonak Zuzentzeko Departamentuko arloko buruak; Jon Etxebarria, Gufeko gerentea; Ignacio Gutierrez del Olmo, 1. alkateordea eta Iñaki Aretxederra, Godexolako alkatea eta Pedro Ametxazurra, Lavaninduko gerente ohia izan ziren.
Inmaculada Loroño, desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko dibisioko burua, festan egon ziren 40 laguntzaileentzat paella bat egiteaz arduratu zen.
Zentro guztiek jaso zituzten trofeoez aparte, Zubieteko erabiltzaileek gominolazko mahaierdiko bitxiak egin zituzten.
Miguel Solisek, Zubieteko zuzendariak aipatu zuen zentro parte-hartzaileak oso gustura izan zirela eta hurrengoan ere parte hartzeko asmoa zutela adierazi ziotela.