Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegi, asteburu-pasa Iruñean

2019/06/14

Maiatzean, bi hezitzailek lagundutako hainbat erabiltzailek Iruñean igaro zuten asteburua

Iruñeko Alde Zaharreko apartamentu batean ostatu hartu zuten; ordenaturik mantentzeaz gain, sukaldean aritu ziren eta euren janaria prestatu zuten.

Giro ederrean, Gazteluko plaza, Ziutadela eta Yamagutxi parkea bisitatu zituzten. Gainera, Planetariumera joan ziren ere, eta hainbat ekintzaz gozatu zuten bertan: izarrez betetako zerua ikusi ahal izan zuten, besteak beste.

Alde Zaharretik ibilaldia egin zuten, eta entzierroaren bidea egin zuten, San Domingo aldapatik eta Estafeta kale ospetsuan zehar. San Fermin jaien aurreko giroaz gozatu zuten hiri buruzagian.

Eta ia-ia ezinbestekoa denez, argazkia egin zuten entzierroaren monumentuan.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2025 GUFE